ERRASMODEL

POLIESTIRENO-EREDUAK

ERRASMODELEN ESPEZIALISTAK GARA AUTOMOZIOAREN ETA MAKINA-ERREMINTAREN SEKTOREARENTZAT TROKELGINTZARAKO FUNDIZIOKO POLIESTIRENO-EREDUAK FABRIKATZEN

Zure proiektuaren zerbitzura 4.000m²-ko instalazioak, teknologiaren abangoardian dauden makinak eta profesional-talderik onena jarriko ditugu. Eredugile profesionalak eta modernoak gara, eta etengabe ari gara aurrera egiten zuri zerbitzurik onena eskaintzeko.

Automozioaren sektorerako poliestireno-ereduen fabrikazioan (trokelgintzan) kalitatearen alde egin dugun apustuari esker munduko automobil-markarik onenen hornitzaileak gara. Eredugile gisa gure indarguneak eta gure bereizgarriak ekoizpen-gaitasun handia eta ematen dugun erantzuna dira. Gure esperientziari esker hainbat eratako ereduak fabrikatzen ditugu artearen sektorearentzat, hala nola, panpinak, prototipo bisualak, maketak…

Espezialistak gara automozioaren eta makina-erremintaren sektorearentzat trokelgintzarako fundizioko poliestireno-ereduak fabrikatzen

25 urtetik gora daramatzagu fundizioko ereduen fabrikazioan kalitate goreneko zerbitzua ematen, konfidentzialtasuna zainduta eta sekretu industriala gordeta, eta horixe da abalik onena gure bezeroentzat

Espezialistak gara automozioaren eta makina-erremintaren sektorearentzat trokelgintzarako fundizioko poliestireno-ereduak fabrikatzen

Beti 3D diseinuekin lan egiten dugu. Pieza handiko proiektuak gauzatzen ditugu, eta beti azken-azkeneko teknologia erabiltzen dugu horien ekoizpen-kontrolean. Lanerako gure filosofiaren zutarrietako bat fabrikatzen dugun eredu bakoitzaren kalitatea bermatzea da.

Gure sektorearentzat funtsezkoa den eremu geografikoan dago kokatuta gure lantegi berritua eta berritzailea: Euskadin. Horrela, Europako fundiziorik handienetako batzuetatik hurbil egoteaz gainera, kontinente osoarekin komunikatzeko ezin hobeak diren bi komunikabidetatik, Frantziako mugatik eta Bilboko aireportutik, kilometro gutxi batzuetara gaude.

AUTOMOZIOA MAKINA-ERREMINTA