POLIESTIRENO-EREDUAK

Automozioaren sektorea

LANERAKO GURE FILOSOFIAREN OINARRIZKO ZUTARRIA BEZERO BAKOITZARI ZERBITZU ESKLUSIBOA, BERME OSOA ETA KALITATE GORENA ESKAINTZEKO HARTUTA DUGUN KONPROMISOA DA.

Horri eta baliabide eta instalazioetan teknologiaren abangoardian egoteko gure ardurari esker, Errasmodelen fundizioko ereduak fabrikatzen ditugu munduko automobil-marka nagusientzat.

Albo, ate, sabai, kapota eta hegaletarako fundizioko poliestireno-ereduak fabrikatzen ditugu

Gure baliabideei eta profesionalei esker hainbat trokel-sorta (alboak, ateak, sabaiak, kapotak, hegalak) aldi berean ekoizteko ahalmena dugu. Horri erantsi behar zaizkio trokel bakoitzari buruzko txosten zehatzen bidez egiten ditugun kalitate-kontrolak eta malgutasun handia, bezero bakoitzak konfidentzialtasun osoz eta esklusibotasunez ikusi ahal izan dezan bere proiektua nola doan.

Eskatu gure sail teknikoari automozioaren sektorerako fundizioko ereduen fabrikazioan zure zerbitzura jarriko dugun ekoizpen-gaitasunari buruzko informazioa

JAR ZAITEZ GUREKIN HARREMANETAN

Kalitate-kontrolerako boxak

Gure bezeroek modu esklusiboan eta pribatuan erabili ahal izango dituzte kalitate-kontrolerako gure boxak euren proiektuaren pieza bakoitza kontrolatzeko.

Zure proiektua goitik behera zainduko dugu, eta behar duzun guztia emango dizugu gurekin izaten duzun esperientzia ezin hobea izan dadin.

KALITATEA